jueves, 13 de noviembre de 2008

Kirola


Gaur egun, gizartean murgildurik dagoen eta gure dibertimendurako den jokoa omen da kirola. Eguneroko albistegietan aurki dezakegu, baita egunkari, internet zein irratian ere.

Nik ordea, kirola soilik joko bat den zalantzan jartzen dut eta errealitatea, hortik pixka bat aurrerago doala.

Normalean, txikitatik hasi ohi gara kirolean aritzen, edo behintzat herrialde garatuetan gure eskola edota bizilekuaren inguruan dagoen kiroletxe batean. Orduan bai izaten dela joko bat eta ondo pasatzeko ez ezik, lagunak egiteko eta denbora pasatzeko ere erabiltzen da. Hala ere, gertatzen da, urteak aurrera doazela, gero eta entrenamendu, kalitate eta kualitate gehiago eskatzen dira, eta joko bat izateari uzten diola.


Behin goi mailako kirolean sartuta, soldatak, audientziak, sarrerak, ikuskizunak eta txapelketak ikusten ditugu, dopping kontuak ez aipatzeagatik. hauek kontuan hartuta, guztia diruaren inguruan egina dagoela ikus daiteke, kirolarientzat lanbide eta mandatarientzat negozio bihurtzen delarik. Horretaz aparte, publizitateak ere indar handia du kirolen kontuan, baita komunikabideek sartzen duten dirua ere.

Aintzinaroan ez zen horrelakorik gertatzen, izan ere, kirola, ikuskizun gisa hartzen zen, non diruak ez zuen inola ere parte hartzen eta kirolariek ez zuten dirurik jasotzen, fama baizik. Gaur egun, fama horretaz aparte, izugarrizko soldatak eta dirua helburu duten izugarrizko txapelketak sortu dira, esaterako Olimpiadak, Saskibaloiko NBA-liga edota futboleko BBVA liga.

Ondorioz, esan dezakegu, aintzinaroan eta txikitan egiten den kirola ez bezala, goi mailako kirola negozio hutsa dela eta lehiakortasuna, dibertsioa eta kirol, talde, edota herri batengatiko maitasunaren gainetik dirua dagoela.



1 Comentario, deja el tuyo a continuación:

Anónimo dijo...

Hola, tengo 3 blogs, dos de ellos con pagerank 3, si deseas intercambiar enlaces ponte en contacto conmigo.

Un saludo y gracias. Espero tu respuesta.

ericplatinum@hotmail.com

Publicar un comentario

Created By Igorazua (Tximu Gorena) in 2008. Creative Commons LicensePolítica de privacidad.