Hesian - Behar Zaitut
Ona hemen, Hesian - behar zaitut. Gozazazue!
Letra:
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana

Ez zen iguala ere barkamena eskatzea, behar dugunaren bila aldiz ezagutzea
Horrekin zerbait lortuko duela jakinez gero, nire zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
Nire zilborretik altxatu ditut begiak, gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada, ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia, ezta zugatik emango nuela nire bizia
Jakin ezazu inoz gehiago ez dizut hutsik egingo, ta nire barruan izango zarela betiko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO, EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA, NEGAR BATEAN ERORI GABE
Se cariñoso y deja tu comentario que no hay ninguno!
Publicar un comentario